Donostiako Eskulangintza
Azokak 34 erakusketari bilduko ditu. Estatu osoko artisauak izango dira, hala
ere, Gipuzkoa izango da ordezkari gehien izango dituena.Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango dira: beirakoak,
metalekoak, zeramikakoak eta egurra lantzen dutenak, baita, ehungintza,
larrugintza, harria, landare-zuntza xaboiak eta kosmetika ere, besteak beste.
Lur Kolektiboaren
esanetan “gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa
sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko.
Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako
lanbideen gailenak batuko dira”.
Artisauaren eta
bisitarien arteko interakzioa da, beti bezala,
honen zutabeetako bat. Hartara,
erakustaldiak eta tailerrak egingo dira han bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario