TAILERREN
ZERRENDA(16:30 – 20:00):
Parte-hartze
tailerrak:
Irailaren 20a: Feltrozko Matrioskak (Christina Garcia).
Ordu
bete inguruko bi txanda eskainiko dira eta bakoitzean zortzi-hamar
pertsona onartuko dira. Bertan, matrioska formako krisketa bat
egingo dute orratz feltroa erabiliz. Hori dela eta,
parte-hartzaileek 9 urte baino gehiago izan beharko
dituzte.
Irailaren 21a: Europa ekialdea eta txotxongiloak egitearen artea (Guru Marionetas).
Bi
tailer eskainiko dira, bakoitza ordu beteko iraupenekoa, eta
zortzi-hamar pertsonentzat izango da. Talde bateko parte-hartzaileek
txotxongilo bana egingo dute egurrezko bola eta haga bidez. Beste
taldeko parte-hartzaileek, berriz, eskularruzkoak egingo dituzte,
munstroak sortzeko kolorezko eskuzorroak erabiliz. Partaideak
helduak badira, modelatzea irakatsiko zaie.
Irailaren 27a: Pysanki: margotutako arrautzak (Alfar).
Pysanki
deituriko Ukrainako pazko arrautzak dekoratzeko teknika tradizionala
ezagutzeko tailerra izango da. Tailer honetan ezingo dute haurrek
parte hartu kandelekin egiten baita lana. Bost pertsonez osaturiko
taldeetan antolatuko da eta bakoitzak arrautza bat margotuko du
teknika hori erabiliz. Tailerraren antolatzaileak arrautza bat
hustuko du parte- hartzaileen aurrean eta arrautza hauen sinbologia
eta historia azalduko du.
Erakustaldi
tailerrak:
Irailaren
22-23-24a: Egurraren eraldatzea
(Karlos Irazu).
Motozerra
bidez, tamaina ezberdinetako matrioskak egingo dira.
Irailaren
26a: Kaligrafia eta polikromia tailerra
(Idoia Larrañaga).
Europa
mendebaldeko kaligrafo baten lanean oinarrituz, kaligrafia lan bat
egingo da. Letra kapitularra eta testu txiki bat izango du eta
urrezko orriaren teknika erabiliko da apaintzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario