miércoles, 17 de diciembre de 2014

Gabonak gurean dira

Gaur 41. Gabonetako Eskulangintza Azokako ateak ireki ditugu. Urtero bezala Donostiako Errege Katolikoak eta Urdaneta kaleetan egongo gara urtarrilaren 5era bitartean 10:30etatik aurrera. Aurten 36 stand izango gara bitxigintza, larrua, zeramika eta beste hainbeste produktu eskainiz.

Gainera, ohitura dugun bezala, erakusketak eta tailerrak izango ditugu egun hauetan zehar. Alde batetik, pilotalekuko kirolei buruzko erakusketa bat izango dugu. Bestetik, abenduaren 18 eta 19an, egurraren eraldaketa motozerrarekin ikusi ahal izango dugu tailer erakusgarrian. Abenduaren 29an eta 17:00etatik aurrera, eskuzko pilota bat sortzeko aukera izango du nahi duenak eta urtarrilaren 2an, ordu berdinean, harri lanketari buruz ikasi eta gozatzeko aukera eskainiko dugu.

Ez zaitezte etxean gelditu!


No hay comentarios:

Publicar un comentario