lunes, 30 de diciembre de 2013

2013ko Salmahai Onenari saria



Lur Kolektiboak antolatzen duen eta Arbaso, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak laguntzen duen Donostiako Eskulangintza Azokaren 40. edizioan salmahai onenari saria banatu dute. 500 euroko sari honekin sektorearen irudia sustatu nahi dute antolatzaileek, Lur Kolektiboak azokan erabilitako egitura berriarekin egin duen moduan.

Epaimahaia Jon Joseba Arakamak, erakusleiho-apaintzaile profesionalak, Txema Fuentek, Oddyty dendarekin "Jasangarritasuna" saileko 2012ko Donostiako erakusleiho lehiaketako irabazleak, eta Ane Bilbaok, "Erakusleiho ezagunena" sailean Casa Susperreguirekin 2012ko Donbostiako erakusleiho lehiaketako irabazleak osatu dute.

Txema Fuentek salmahaiaren itxuraren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Sari honen eta epaileen helburua sektorearen irudia sustatzea izan dela azaldu du eta aldi berean, artisauen produktuaren kalitatea ere goraipatu du. Gainera, aurtengo irabazlea egindako lanaren ondorioz erabaki dutela azaldu zuen.

Eta irabazlea Milimetrotan tailerra izan da. Milimetrotan Donostiako Igara auzoan kokatuta dagoen tailerra da eta bertan lan egiten duten 3 pertsonek bitxigintza lantzen dute. Beraien produktuak egiteko zilarra eta harriak erabiltzen dituzte eta horrekin belarritakoak, lepokoak eta eskumuturrekoak sortzen dituzte. Zorionak!


No hay comentarios:

Publicar un comentario